Bazkideak

  • Nafarroa

    FUNDAGRO, UAGN fundazioa, zerrendaburu bezela.

    FUNDAGRO 2002an sortutako fundazio bat da, nekazaritzaren garapenean lagungarri izateko helburuarekin, nekazari, abeltzain eta basogintza lanbidean eragina izanez, formakuntza, modernizazioa, produktibitate, errentagarritasuna, enplegua, lan osasuna, emakumeen diru-sarrera eta mantentzea, etab-en bidez. Hau dena, baliabide naturalen erabilpen ezin hobea eta kontserbazioa dela medio.

    www.uagn.es

  • Pirinio Atlantikoak

    Pirinio Atlantikoetako Nekazaritza Ganbera.

    Pirinio Atlantikoetako Nekazaritza Ganbera kide hautetsiek zuzentzen duten erakundea da. Landa eremua eta nekazaritzaren mundua irudikatzen dute: nekazaritzako ustiategien jabeek, langileek, basozainek eta erakunde finantzario, sozial zein sindikalek. Ganbera honek nekazariak ordezten ditu eta haien beharretara dagoen kontsultarako erakunde profesionala da.

    www.pa.chambagri.fr

  • Euskadi

    Itsasmendikoi, Formakuntzararo Zentro Integrala, Eusko Jaurlaritzaren Tartekatze eta Nekazaritza Garapena.

    IMK-ren xedea da nekazaritza eta itsas arrantza sektoreen lehiakortasuna eta iraunkortasuna modu proaktiboan hobetzen laguntzea, baita landako eta itsasertzeko guneena ere, Eusko Jaurlaritzako ingurumen, lurralde-antolamendu, nekazaritza eta arrantza sailaren politikak eta estrategiak oinarritzat hartuta; sektore horietan diharduten eragileekin elkarlanean lortu behar da hori, prestakuntza, enplegu eta ekintzailetza, landako eta itsasertzeko garapenaren aldetik zerbitzu integralak eskainiz, pertsonekin eta berrikuntzarekin konpromisoa hartuta.

    www.itsasmendikoi.net

Erakunde laguntzaileak eta babesleak:

[legezko abisua]