Proiektu

Inagrosalute proiektuaren helburua Nafarroa, Akitania eta Euskadiko lurraldeek elkarrekin duten nekazaritza jardueren garrantiza ezagutarazteko beharrezko baliabideak garatzeaz gain, nekazari sektorea sektore klabe bat bezala posizionatzea da.

Inagrosalute proiektuaren helburuak dira:

  • Nafarroa, Akitania eta Euskadiko lurraldeetako nekazari jardueraren garrantzia gizarteari hurbildu eta helarazteko beharrezkoak diren baliabideak elkarrekin Garate.
  • Nekazaritza sektorea ekonomiaren sektore klabe bat bezala posizionatu eta gizartearen osotasunerako bere ekarpenei balioa eman.
  • Gizarteak nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak, sektoreko profesionalak eta ekoizpenaren kalitatea ulertzeko duen modua hobetu.
  • Gizartea nekazaritzaren egoera, bere bilakaera historian zehar, bere betebeharra gizartean, laborantza eta produktu ezberdinak, produktuen bilakaera mahaira iritsi aurretik, kalitateko produktuen eskaintza eta landa-turismoko lurraldeen eskeintzaz sentsibilizatu eta informatu.
  • Sektorea dinamizatu profesionalei baliabideak eskeiniz eta lurraldeko kalitateko produktuen sustapena eta landa-turismoaren bidez nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren dibertsifikazioa bultzatu.
  • Kalitateko produktu eta hiru lurraldeetako landa-turismoaren eskaintza multzoa sustatu, bazkide bakoitzaren elikagai eta produkto turistikoei merkaturatzeko bideak irekiz.
  • Hiru bazkideetako bakoitzaren esperientziaz baliatu anbizio handiko komunikazio kanpaina bat finkatu eta bazkideetan sinergiak bilatzeko.

Gainera, Nafarroa eta Akitanian eginkizun bikotzeko baliabide guneak garatuko dira: gizartea sentsibilizatzea nekazaritza jardueren inguruan eta inguruko lehen sektorea dinamizatu.

Proiektuak hiru lurraldeetan sentsibilizazio eremu multzoak aurreikusten du bi ardatzetan egituratuta:

  • Ikasle taldeei, komunikazioko euskarri arrunten bidez publiko orokorrari eta gaikako truke jardueren bidez sektoreko profesionalei bideratutako inguruko nekazaritza jardueren sustapena.
  • Bertako produktu eta inguruko landa-turismoarenen sustapena web orrialde, katalogoak eta produktuen fitxak, ekoizleen elkartrukeak, elikadura osasuntsuaren sustapen kanpainak, hiru salmenta multzo puntu, sentsibilizazio gertakizunak, lehiaketa gastronomikoak etab-en bidez.

Proiektuaren helburuak lau ekintza ezberdinen bidez garatuko dira:

  • 1. ekintza: Koordinazioa. Partzuergoko kideen artean koordinazio eragimkor bat bermatuko da zehaztutako helburuetara iritsi ahal izateko.
  • 2. ekintza: Baliabide guneen sorrera eta sarean jartzea. Sentsibilizazio baliabide guneen garapena eta nekazaritza jardueren sustapena.
  • 3. ekintza: Nekazaritza jardueren sustapen kanpaina multzoa. Inguruko nekazaritza jardueren sustapen kanpaina multzoen garapena, publiko ezberdinetara bideratuta.
  • 4. ekintza: Bertako produktu eta landa-turismoaren sustapen eta merkaturatzea. Bertako kalitateko produktuen eta inguruko landa-turismoaren eskeitzaren sustapen eta merkaturatze ekintzen garapena.

Erakunde laguntzaileak eta babesleak:

[legezko abisua]