Nekazaritza jardueren sustapen kanpaina multzoak

Nekazaritza jardueren inguruan komunikazio eta sustapen kanpaina multzoak garatuko dira hiru lurraldeetan, zein ikasle taldeei, publiko arruntari eta se:

  • Ikasle taldeak: Alde batetik unitate didaktikoak landuko dira ikastetxeko eskola aktibitateen osagarri gisara. Unitate didaktikoak koaderno bat (irakaslearen gida eta ikaslearen gida) jasoko du ikasgelako eskola teorikoentzat eta interpretazio zentrura zenbait bisita praktiko egingo dira. Bestalde, zenbait saio praktiko antolatuko dira non hauetan nekazaritza eta abeltzaintza erakusketetara bisitak egingo diren.

  • Publiko arruntarengana iritsiko da, nekazaritza jardueratara sentsibilizatzeko eta gerturatzeko. Horretarako, publizitate kanpaina bat egingo da bi ardatzetan oinarritua. Batez ere erabiliko diren baliabideak argitalpen orokorren moduko erabilpen haundiko euskarriak izango dira, aldizkariak edo prentsa, irrati eta internet baliabideak. Ardatzetako bat publiko arruntari bideratuta egongo da, baina 18 eta 45 urte bitarteko pertsona helduetara segmentatua, hau da, erosketetan erabakitzeko gaitasuna eta famili profil indartsuak osatzen dituztenetara, hazkunde tasa handiak dituztenak: seme-alabarik gabeko pertsona helduak, gurasobakar eta gazte independenteak. Gizarte modernoan familia mota hauen hazkundea oso haundia da eta proiektu honetarako profil egokia duten pertsonen talde bat osatzen dute, non nekazari munduarekiko sentsibilizazioak onarpen on bat izan dezake. Beraz, euskarri espezifikoak erabiliko dira profil honetako beharrak betetzera orientatuta. Lehentasunez aisira zuzendutako argitalpenak: gastronomia, bidaiak, kultura, teknologi berriak, etab.

    Bigarren ardatza publiko orokorrari bideratutatuko da, non denen eskutara dauden komunikazio euskarri orokorrak erabiliko dira eta merkatu eta familietan barneratze haundia izango duen. Honela, komunikazio kanpaina gisara publizitate orokorra prentsa eta irratian osatuko da, gainerako gizartera forma jarrai batean iritsiko dena eta proiektuaren mezua zabaltzen lagunduko duena ahalik eta denbora handienean.

    Erabiliko diren mezuak nekazaritzako garapenaren gain sentsibilizatzean, eskualde arteko kooperazioan, kalitateko produktuen merkaturatzea bertako ziurtagiripean eta ingurugiroarekiko errespetuan zentratuko dira.

  • Sektoreko profesionalentzat jarduera tematikoak antolatuko dira, bai teknikoak eta bai praktikoak, parte hartzen duten hiru lurraldeetako nekazarien eta abeltzainen esperientzien trukaketan oinarrituta, honela parte hartzen duten lurraldeen praktika egokien eta esperientzien elkartrukearen bidez gai espezifikoetan ezaguera izaten lagunduko du; eta nekazaritzako ekoizpenaren eta beste gai espezifiko batzuen inguruko erreportaiak landuko dira.

Jarduerak

Erakunde laguntzaileak eta babesleak:

[legezko abisua]